Manos
Eremu pribatua 
Rais Euskadi eta Athletic Fundazioak Hitzarmen bat sinatu dute  [ Inprimatu  Inprimatu ]

RAIS EUSKADI Elkarteak eta ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAK Bultzaide egitasmoa Bizkaian bultzatzeko hitzarmen bat sinatu dute. Bultzaide, gizarte eta lan munduan txertatzen laguntzeko egitasmo bat da. Bultzaidek, aisialdian du bere tresna nagusia eta batez ere, ekintza fisikoa bultzatzen duten ekintzak, horien artean, nola ez, futbola.

Urtarrilaren 10ean sinatu dugun akordioaren ondorioz, gure taldearen izena aldatu egingo da, RAIS FUNDACION ATHLETIC izanik bere izen berria. Era berean gure jokalariek talde bilbotarraren kamiseta eta uniformeak jantziko dituzte eta, eguneroko ekintzarako beharrezko diren tresna eta materialak uzteko konpromezua hartu du FUNDAZIOAK. Taldearen ohiko ekintzez gain, akordioaren bitartez, kideek, athleticaren leku esanguratsuak ikusteko aukera izango dute eta beren idoloak ezagutzeko parada izango dute.

“Athletic fundazioaren jarrera eta harrera ezin hobea izan da hasieratik eta egitasmoaren oinarrizko abiaburuak hasieratik onartu zituen fundazioak, bereak bihurtuz” aitortu du RAIS EUSKADIKO presidentea den Mikel Barturenek. Era beran, hitzarmen honen bitartez “Athletica bezalako elkarte esanguratsu eta sustraitu batekin batera lan egitea, egiasmoan parte hartzen duten pertsonentzako bultzada garrantzitsua da, gainera, kirol arloan laguntza bikaina eskeiniko digu Fundazioak”.

“Egitasmo honen bitartez, kirola eta gizarte ekintza uztartzen ditugu” RAIS EUSKADIKO arduradunak esaten duenez. “Hitzarmenaren ondorioz, kirol elkarte bat eta gizarte lanean diarduen elkarte bat elkartzen dira eta elkarte honen emaitzak, partehartzaileak jasoko dituzte zalantzarik gabe. Egitasmoaren helburuak onartzen dituzten erakunde publiko eta pribatuei gure gonbidapena luzatu nahi diegu egitasmo honetan parte har dezaten”.  Hori dela eta, Rais Euskadi elkarteak, Bilboko Udaletxeko Enplegu, Kirol eta Gazteria Sailaren laguntza eskertu nahi du, taldearen entrenamenduetarako beharrezko diren lekuak utzi dizkigu eta.

  ERANTSITAKO ARTXIBOAK
2007 © Copyright RAIS Euskadi elkartea (Lan-munduan eta Gizartean txertatzen laguntzeko sarea)
Eskubide guztiak babestuak.
  Legezko Oharra  /  S04 Basic